Mahai-ingurua: 'Norberaren Sustraiak. Taldearen historia taldekideen bidez'

Otsailaren 20an, 19:30ean, Norberaren Sustraiak. Taldearen historia taldekideen bidez mahai ingurua izango da Legazpiko kultur etxean, Sustraiak dantza taldearen 50. urteurrenaren barruan. Taldean egon diren eta dauden belaunaldi desberdinetako kideek parte hartuko dute: Maria Luisa Mendizabalek, Iñaki Leizeagak, Oihane Auzmendik, Agurtzane Gabiriak eta Ane Belokik. Taldeari lotutako bizipenak azalduko dituzte.