Ospakizuna: Barrikote festa Igartubeitin

Martxoaren 22an, Barrikote festa egingo dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan. Barrikote festa ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, sagardoa dastatzeko eguna. Hori dela eta, arratsalde osoan zehar jarduera desberdinak antolatu dira jardunaldi gastrokultural hau ospatzeko.
Izena ematea beharrezkoa da. 943 72 29 78 / igartubeiti@gipuzkoa.eus
EGITARAUA
- 16:30. Familia tailerra: Kanikak sagarrondoan! Sortu dezagun familian gure kanika jolasa.
- 17:30-19:00. Txotx irekiera, kirikoketa emanaldia, trikitixa eta afari merienda. Giro ezin hobean sagardoa lortzeko egin behar den lan guztiaren amaiera ospatuko dugu!