Ospakizuna: Goierriko Zentro Sozialistaren II. Urteurrena

Martxoaren 29an, 11:00etan hasita, Goierriko Zentro Sozialistaren II. Urteurreneko ekitaldiak ospatuko dituzte Ezkiaga kaleko lokalean, Beasainen: gantxillo tailerra, Zentro Sozialisten garrantzia azpimarratuko duen mahai ingurua eta bazkaria izango dira. Arratsaldean, Xuber tabernan bertso-saio batekin emango diote itxiera. Kantuan, Aitor Bizkarra, Garazi Navarro eta Andoni Rekondo arituko dira.