Ospakizuna: Inauteriak Lazkaon

Otsailaren 28an, 17:30ean hasita, Inauteri festaren hasiera Areria Kulturgunetik. Ibilbide bat osatuko dute plazarik plaza, dantzatzen, panderojoleekin eta joaldunen laguntzaz. Txindoki egoitza, eroskiko plaza, Lazkao Txiki zelaia eta Bika atzekaldea igaroko dituzte. Bukatzeko, herriko plazan emanaldia eskainiko du Oin Arinek, eta ondoren, entseguetan ikasitako dantzak plazan, parte hartzaile guztien laguntzaz. Amaitzeko, talo jana egingo dute.