Ospakizuna: San Joan bezpera Zaldibian

Ekainaren 23an, 18:30ean hasita, Udako solstizioaren ospakizuna egingo dute Zaldibian San Joan bezpera egunez.
Alamartxo gauaren egitaraua
- 18:30. Txanbolintero txistulari taldeak alaituko ditu kaleak.
- 20:00. Ane Urbieta eta Maialen Larrañaga trikitilarien saioa eta sagardoa txotxetik plazan
- 21:00. Herri afaria plazan
- 22:30ak aldera. Su piztea eta Iztueta Dantza Taldearen emanaldia
- Ondoren. Trikitilariekin erromeria