Lilatoia 2019. Haztegi Ikastola
Guraso agurgarriak, Iaz izandako arrakasta eta jendearen errepikatzeko nahia ikusita, aurten ere 2019ko Donostiako Lilatoian parte hartzea pentsatu dugu Haztegi Ikastolako talde bezala. Lilatoia 2019ko martxoaren 10ean ospatuko da. 14 urtetik gorako emakume guztiek (ikasle, irakasle, guraso, herritar…) parte hartzeko aukera izango dute. Inskripzioa 10€koa izango da. 11€ ordaintzeko aukera ere badago, soberan gelditzen den euro hori ADEMGI elkarteari (Gipuzkoako Esklerosi Anizkoitza Elkartea) laguntza moduan emango zaiolarik. Euro solidarioa emanez gero aurten pultsera opari Izena ematea ikastolako idazkaritzan izango da, azken eguna urtarrilak 18 izango delarik. Gogoratu izena ematearekin batera dirua ekarri behar dela. Honako datu hauek ere beharko ditugu: izen-abizenak, jaiotze data, NAN zenbakia,helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa eta kamiseta taila. Besterik gabe eta animatuko zaretelakoan agurtzen zaituztegu. Lilatoian parte hartzeko dialdia: EUS EUS-CAS