Kirola, natura eta euskara
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik
ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko
hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirkuan orientazio
saioa egingo da.
Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2
km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen
dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohainik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.
Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.