BAZKIDETZA KANPAINA MARTXAN
Aldaketarik ez dago bazkidetza aukeretan eta kuotetan Ordizia Rugby Elkarteak 2019/2020 denboraldirako bazkidetza kanpaina martxan du. Bazkide egiteko edo bazkidetza berritzeko erak eta bazkidetza aukerak ez dira aldatu. Hala, bazkidetza soila egin nahi dutenek 20 euroko kuota ordainduta zozketetan parte hartzeko aukera eta deskontuak izateko eskubidea dute, baina partiduetarako sarrerarik ez. Ikasleek eta langabetuek bazkidetza... Read More
Aldaketarik ez dago bazkidetza aukeretan eta kuotetan
Ordizia Rugby Elkarteak 2019/2020 denboraldirako bazkidetza kanpaina martxan du. Bazkide egiteko edo bazkidetza berritzeko erak eta bazkidetza aukerak ez dira aldatu.
Hala, bazkidetza soila egin nahi dutenek 20 euroko kuota ordainduta zozketetan parte hartzeko aukera eta deskontuak izateko eskubidea dute, baina partiduetarako sarrerarik ez. Ikasleek eta langabetuek bazkidetza berezia izango dute, iaz bezala, sarrera barne. Hauek denek 20 euroko kuota ordainduko dute eta ikasketa edota langabetu txartela erakutsi beharko dute bazkidetza egiterakoan. Jubilatuen kuota 50 eurokoa da eta abonatu arruntarena 90ekoa, bien kasuan, deskontu, zozketa eta sarrerarekin. Ez dute aldaketarik ‘laguntzaile’, ‘enpresa’ eta ‘erankunde’ egoerek. Sarreraren salneurria 10 euroko izango da aurten ere.
Kuota berritzea
Euren erreziboa helbideratuta dutenek sarrera-txartela automatikoki aktibatuko zaie denboraldia hasi baino lehen. Helbideratu nahi dutenek, mezua ondoko helbidera bidali dezakete euren izena, bazkide zenbakia eta kontu korrontearen zenbakiarekin: info@ordiziarugby.eus.
Helbideratu ez eta urteko kuota ordaintzeko, ahal bada klubeko konturen batean diru sarrera egiteko eskatzen da, izena eta abizenak, bazkidetza mota eta bazkide zenbakia azalduz, posible bada. Hauek dira kontu zenbakiak:
KUTXABANK: ES88 2095 5073 04 1063226491
LABORAL KUTXA: ES49 3035 0054 53 0540004395
CAIXA: ES14 2100 4227 71 2200146783
Bazkide berriak
Bazkidetza egiteko on-line metodoa jarrai daiteke (www.ordiziarugby.eus, ‘bazkideak’ atalean) edo atal berean aurkituko den izen-emate orria inprimatu eta ematen diren azalpenak jarraitu.
Dena dela, klubeko ordezkariak zalantzak argitzeko egongo dira Altamiran Ohorezko dibisioko partidu egunetan. Egun horietan bazkidetza egiteko edo berritzeko aukera ere egongo da klubak jarriko duen mahaian.