Ibarzabalek eta Gomezek taldea utziko dute
Proiektu profesional berriei aurre egiteko hautua egin dute Andoni Ibarzabal fisioak eta Josu Gomez prestatzaileak erronka profesional berriei aurre egiteko kluba utziko dute datozen asteetan . Ibarzabalek eta Gomezek 9 eta 3 urte egin dituzte klubean hurrenez-hurren. Klubak kirol mailan izan duen hazkundean ezinbestekoa izan da bi profesionalon parte hartzea. Honenbestez, eskerrik beroenak eta... Read More
Proiektu profesional berriei aurre egiteko hautua egin dute
Andoni Ibarzabal fisioak eta Josu Gomez prestatzaileak erronka profesional berriei aurre egiteko kluba utziko dute datozen asteetan . Ibarzabalek eta Gomezek 9 eta 3 urte egin dituzte klubean hurrenez-hurren.
Klubak kirol mailan izan duen hazkundean ezinbestekoa izan da bi profesionalon parte hartzea. Honenbestez, eskerrik beroenak eta zorterik onena opa diegu aurrean dituzten erronkei ekiteko.
Asier Pazos izango da 2019-2020 denboralditik aurrera klubeko prestatzaile fisikoa. Pazos eta Gomez elkarrekin lanean aritu dira azken bi urteotan prestaketa eredua sortzen eta nafarrak hartuko du orain hura garatzeko ardura.
Klubak datozen asteetan jakinaraziko du mediku arloan nork ordezkatuko duen Andoni Ibarzabal.
*Ainhoa Murielen argazkietan, Ibarzabal eta Gomez aurreko larunbatean Valladoliden.