KOMUNIKAZIO ARDURADUNAREN AURKEZPENA
Dakizuen moduan, kluba bere egiturak indartzeko eta kalitate handiagoko produktua eskaintzeko eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago aspalditik. Ildo horretan, ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu komunikazioa dela aldaketa jasango duen alderdietako bat, Aitzol Odriozola sartu baita komunikazio-arduradun gisa. Aitzol Ordizia Errugbiko jokalari seniorra izateaz gain, kazetaritza ikasketak amaitzen ari da. Horregatik, uste dugu pertsona egokia dela... Read More
Dakizuen moduan, kluba bere egiturak indartzeko eta kalitate handiagoko produktua eskaintzeko eraldaketa-prozesu batean murgilduta dago aspalditik.
Ildo horretan, ohar honen bidez adierazi nahi dizuegu komunikazioa dela aldaketa jasango duen alderdietako bat, Aitzol Odriozola sartu baita komunikazio-arduradun gisa.
Aitzol Ordizia Errugbiko jokalari seniorra izateaz gain, kazetaritza ikasketak amaitzen ari da. Horregatik, uste dugu pertsona egokia dela postu hori betetzeko eta kluba murgilduta dagoen trantsizio honetan laguntzeko.
Nola ez, eskerrak eman orain arte klubaren atal honetan lanean aritu diren guztiei. Zalantzarik edo iradokizunik izanez gero, jarri harremanetan Aitzolekin hemen behean dagoen kontaktuaren bitartez.
Kontaktua: prensa@ordiziarugby.eus