ORDIZIAN VISA TXARTELA: Ekaineko kanpaina berria
Bihartik eta ekainaren 29ra bitartean kanpaina berria egongo da martxan. Eta oraingo honetan ORDIZIAN Visa Txartelaren erabiltzaileen artean “Arzak: mundu osoa 4 koloretan margotua” izeneko D’elikatuz Esperientziak zozketatuko ditugu. Zertan datza esperientzia honek? D’elikatuzen dagoen “Arzak: mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketari bisita gidatua + Arzak Esperientzia Gastronomikoa (Martinez Jatetxean afari berezia) Oharrak: Saria bikoitza da, hau da 2 lagunentzako saria da Saridun guztiek uztailaren 12an, ostirala, gozatuko dute sariaz. Bisita gidatua: Taldean izango da. Uztailak 12an 19:30etan D’elikatuzen. Afariak: Guztiak uztailak 12an, 21:00etan Martinez Jatetxean. Afariak mahai indibidualetan zerbitzatuko dira. Saridunak ORDIZIAN Bulegotik pasa beharko dira Gonbidapen Txartela jasotzera. Menua: Krabarroka-pastela Amuko legatz-solomoa lurrunetan, barazki-julianarekin, estragoi-usainarekin eta txangurro-ohearekin Ahate errea porru-saltsan, onddoekin eta mugurdiekin Aingeru-budina mugurdi-coulisearekin
Bihartik eta ekainaren 29ra bitartean kanpaina berria egongo da martxan. Eta oraingo honetan ORDIZIAN Visa Txartelaren erabiltzaileen artean “Arzak: mundu osoa 4 koloretan margotua” izeneko D’elikatuz Esperientziak zozketatuko ditugu.
Zertan datza esperientzia honek?
D’elikatuzen dagoen “Arzak: mundu osoa 4 koloretan margotua” erakusketari bisita gidatua + Arzak Esperientzia Gastronomikoa (Martinez Jatetxean afari berezia)
Oharrak:
- Saria bikoitza da, hau da 2 lagunentzako saria da
- Saridun guztiek uztailaren 12an, ostirala, gozatuko dute sariaz.
- Bisita gidatua: Taldean izango da. Uztailak 12an 19:30etan D’elikatuzen.
- Afariak: Guztiak uztailak 12an, 21:00etan Martinez Jatetxean. Afariak mahai indibidualetan zerbitzatuko dira.
- Saridunak ORDIZIAN Bulegotik pasa beharko dira Gonbidapen Txartela jasotzera.
Menua:
Krabarroka-pastela
Amuko legatz-solomoa lurrunetan, barazki-julianarekin, estragoi-usainarekin eta txangurro-ohearekin
Ahate errea porru-saltsan, onddoekin eta mugurdiekin
Aingeru-budina mugurdi-coulisearekin