Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Altzaga
      • Arama
      • Ataun
      • Beasain
      • Ezkio
      • Gabiria
      • Gaintza
      • Idiazabal
      • Itsaso
      • Itsasondo
      • Lazkao
      • Legazpi
      • Legorreta
      • Mutiloa
      • Olaberria
      • Ordizia
      • Ormaiztegi
      • Segura
      • Urretxu
      • Zaldibia
      • Zegama
      • Zerain
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Komunitatea
    • Guztiak
    • Taldeak
    • Sinadurak
    • Zer da hau?
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Eskelak / Agurrak
    • Eskelak
    • Zorion agurrak
  • Gure atariak
    • Otamotz
    • GoiBerri
    • Zerbitzuak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu

Laboa

Euria ari zuen. San Petersburgon nengoela esaten badizuet arrunta dela pentsatu dezakezue, baina uda zen, eta azken astean beroak gogor jo zuen.  Apartamentua aireratzeko leihoa irekita utzi nuen, zirrikitu bat, nahikoa. Erosketak egitera abiatu nintzen kalearen beste aldean zegoen ultramarinosera. Ogia, esnea, barazkiren bat eta entsaladilla. Aizue, entsaladilla errusiarra deitzen diogun hori benetan ez dela errusiarra ba Continue Reading

2019/12/11
Xegun Altolagirre

Euria ari zuen. San Petersburgon nengoela esaten badizuet arrunta dela pentsatu dezakezue, baina uda zen, eta azken astean beroak gogor jo zuen.  Apartamentua aireratzeko leihoa irekita utzi nuen, zirrikitu bat, nahikoa. Erosketak egitera abiatu nintzen kalearen beste aldean zegoen ultramarinosera. Ogia, esnea, barazkiren bat eta entsaladilla. Aizue, entsaladilla errusiarra deitzen diogun hori benetan ez dela errusiarra ba al dakizue? Gurearen antza handia du dena den. Harira. Etxera itzultzean, atea ireki eta loro bat aurkitu nuen leihoko zirrikituaren ondoan. Barruan, etxe barruan. 

Egoera argia zen. Loro hura ere zerbaiten bila zebilen, “…bizitza, askatasuna eta zoriontasunaren gakoa…” eta ziurrena, loroak horregatik utzi zuen auzoko orduarteko bere bizilekua. Bai, badakit ez zuela nire apartamentua aukeratu ezer bereziagatik, kanpoan euria ari zuelako baizik. Ziurrena  leihoa irekita zuen bakarra zelako. Baina, aizue, hori ere seinale bat izan zitekeen. Jakizue arratsalde osoan leihoa irekita utzi nuela, alde egin nahi bazuen ere. Baina ez.

Hurrengo egunean, esnatzean, loroak bertan jarraitzen zuen. Astelehena zen, eta lanera joatean agurtu eta alde egin nuen. Bai, leihoa irekita utzita. Kanpoan ez zuen euririk ari. Gelditzeko aitzakiarik ez zuen. Bere aukera zen; nirekin han gelditzea edo toki erakargarriren baten bila joatea. Edo etxera itzultzea. Bere aukera zen.

Lanetik itzultzean loroak han jarraitzen zuen, nire idazmahaiaren gainean, boligrafoak pilatuta ditudan edalontziaren ondoan. Donostiako oroigarri bat. Loroak alde batera begiratu eta ni han nengoela erreparatuz, “kaixo” esan zidan. Zer egin jakin ez eta erantzun egin nion, ”kaixo”.

Loroak: “Panpina”.

Jolas bat proposatu izan balit bezala erantzun egin nion: “Trena”.

Loroak: “Isaak”

Nik burura etorri zitzaidan lehen izena bota nuen: “Vladimir”.

Loroak: “Izozkia”

Nik: “Garagardoa, hotza”

Loroak: “Ez ditut babarrunak atsegin”

Nik: “Ezta nik ere”.

San Petersburgon egiten nuen lehen laguna zen. Loroak izena behar zuen eta hegoan zuen orban gorria zauria zela pentsatuta, “hegoak ebaki banizkio” burura etorri zitzaidan. “Laboa” jarri nion. 

Laboak bere izena atsegin zuela ematen zuen, “Txoria txori” kantatzen nion eta konturatzerako berak bigarren ahotsa egiten zidan. Zoriontsu izan ginen arratsalde osoa.

Hurrengo egunean, kalearen beste aldeko ultramarinosera erosketak egitera joatean ohar bat ikusi nuen sarrerako kortxoan iltzatuta. Neskato batek Valery bere loroa galdu zuela eta inork ikusi bazuen eskertuko lukeela haren inguruko informazioa. Argazki bat zuen oharrak. Laboaren antza handia zuen, handiegia, bera zela alegia. Laboa ez zen Laboa. Laboa Valery zen. Oharrean zetorren telefono zenbakira deitu nuen. 

Iria, loroa erreklamatzen zuen neskatoa bere gurasoekin etorri zen. Kaiola bat ekarri zuten, Laboarentzat, zera Valeryrentzat. Kaiolaren atea ireki eta Valeryk ez zuen zalantzarik egin; barrura sartu zen. Hura bere etxea zen.

Asteburuan etxera gonbidatu ninduten esker ona azaltzeko. Kafea, oso txarra da San Petersburgoko kafea, eskaini zidaten. Eta pastak eta pastelak. Goxoak. Valery zoriontsu zegoen. Iriari hitz egin zion.

Iriak, “panpina” esan zion.

Valeryk errepikatu egin zuen orduan “panpina”. Eta berak bakarrik jarraitu zuen, “Isaak, izozkia, ez ditut babarrunak atsegin!”Pena izugarri batek zintzurretik heldu ninduen. Konturatu nintzen etxean hitz egin zidanean aldez aurretik ikasitako hitzak errepikatu besterik ez zituela egin. Jaiki eta kaiola zegoen lekura gerturatu nintzen. Loroak alde batera begiratu eta ni han nengoela erreparatuz, “kaixo” esan zuen. Jarraian Txoria Txori kantuaren bere bertsioa bota zuen. Hara, nire hitzak ere ikasi zituen, lagunak ginen. Berriro zoriontsu nintzen. Etxera txistuka bueltatu nintzen. Eta kantuan. “Hegoak ebaki banizkion…”

Jatorrizko albistea irakurri.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Goierriko azken berriak jakin nahi dituzu? Harpidetu gure buletinera!

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 16 00 56
  • goierri@hitza.eus
  • Oriamendi, 32 – BEASAIN
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut