Amets Arzallus izango da gurekin irailaren 10eko literatur tertulian
Parke botanikoan gauzatuko da Miñan liburuari buruzko solasaldia
Zaldibiako Irakurle Taldeak irailaren 10ean du hurrengo zita. Ibrahima Balde eta Amets Arzallusen Miñan liburua izango dugu mintzagai.
Karmele Etxabe izango da tertuliaren gidaria eta Amets Arzallusek Miñan hobeto ezagutzen lagunduko digu. Bertaratu nahi duenak ezinbestekoa du liburua irakurrita izatea.
Solasaldia 19:00etan hasiko da parke botanikoan. Giroak lagunduko ez balu, Karreaneko ganbaran egingo litzateke, aforo mugatuarekin. Ezarrita dauden segurtasun neurriak bete beharko dira bi kasuetan.
IRAKURGAIA: Miñan (Ibrahima Balde eta Amets Arzallus)
NON: Parke botanikoan
NOIZ: 19:00etan
Animatu, Irakurri eta etorri!