Baztan aldera irteera, maiatzaren 16ean
Amaiur eta Irurita bisitatzeko asmoa degu.
Goizean, Amaiurreko errota hidraulikoen bisita gidatua eta bertan "talo on baten sekretua" ezagutzeko aukera izango degu. Ondoren, herritik zehar eta gaztelua bisitatuko degu giaren laguntzarekin.
Bazkaria, Arizkun-eko ORDOKI erretegian.
Arratsaldean, Iruritako ARKKUPE txokolateria bisitatuko degu eta "urrakin" eginiko txokolateak dastatu.
- Eguna: OSTEGUNA, MAIATZAREN 16ean
- Ordua: Goizeko 8:45etan plazatik
- Prezioa : 30.- euro
Tikeak BETI GAZTE ELKARTEAN erosi behar dira.Autobusa osatzeko eserleku batzuk libre dira oraindik. BETI GAZTEko junta