Bihartik aurrera, lehen fase “murriztua”
Bihartik aurrera konfinamendua arindu egingo da Hego Euskal Herrian, eta lehen fase izenekora igaroko gara. Espainiako Gobernuak atzo argitaratu zuen BOEn zein jarduera baimenduko diren fase berrian, baina Eusko Jaurlaritzak atzo bertan iragarri zuen mugatu egingo dituela Madrilek lehen fasean baimendutako hainbat jarduera, nahiz eta oraindik ez den Agiri Ofizialik argitaratu.