Ekainaren 9an mendi irteera
14 km dituen Urruztiarko bira honetan Osinberdeko ur-jauzia ere bisitatuko dugu
Gailurrerantz elkarteak mendiko egunpasa dotoreaantolatu du datorren iganderako, ekainaren 9rako alegia. Zaldibiatik abiatu eta Unanubietako erreka ondoko bidexkatik egingo ditugu Auntxieta-Telleria arteko pausoak. Handik goiko bidera igoz, Arkakan aurrera, Osinberdeko ur-jauzia bisitatuko dugu eta Urruztiarko bordatik ezkerrera joz, Gaintzolako iturrian ura edanda, kaltzadan behera egin etaOlako Saira (Olariagako Saroia) iritsiko gara. Atsedenerako eta jolaserako aukera izango da han. Arratsaldean, berriz,Pottokagunetik barrena, Zuloetako deposituetatik jaitsiko gara atzera herriguneraino.
Zirkular honek 14 km ditu eta Zaldibiako txoko zoragarriak erakusten dizkigu. Herritar guztiei luzatzen zaie mendi irteera honetan parte hartzeko gonbitea.
Eguna: Ekainak 9
Abiapuntua: parke botanikoa
Ordua: 10:30