ERRADIKALAK GARA emanaldia izango da ekainaren 7an
Bertsoa eta bakarrizketa uztartzen dituen saioa Zaldibiako antzokian izango da ostiralean
Zapiak Bat elkarteak antolatuta, ERRADIKALAK GARA ikuskizuna izango dugu ekainaren 7an gaueko 22:00etan Zaldibiako antzokian. Umorea ardatz duen ikuskizun entzutetsua bihurtu da datorren asteburuan Zaldibian plazaratuko den hau.
Ane Labaka eta Beatriz Egiazabal dira protagonistak eta Euskal Herrian zehar saio ugari eskaini dituzte dagoeneko. Zaldibikoa ere emanaldi arrakastatsua izatea espero da.
Eguna: Ekainak 7
Lekua: Zaldibiako antzokia
Ordua: 22:00
Sarrera: 5€