Eztitxu Mujika da Alkate berria
Larunbatean osatu zen Zaldibiako Udal korporazio berria. EH Bilduko 6 aldeko botuekin eta EAJko 3 abstentziorekin izendatu zuen udalbatzak herriko Alkate, lehenengoz emakumezko bat.
Maiatzaren 26ko udal hauteskundetako emaitzetan oinarriturik, EH Bilduko sei zinegotzik hartu zuten kargua eta EAJ-PNVko hiruk. Eraketa batzarra larunbatean burutu zen eguerdiko 12:00etan Zaldibiako Udaleko pleno aretoan.
Hemen dituzue herriak hala aukeratuta udala osatzen duten zinegotzien zerrenda:
- Eztitxu Mugika Mariezkurrena. EH Bildu
- Mikel Luloaga Aranburu.EH Bildu
- Unai Beloki Garmendia.EH Bildu
- Jone Garmendia Alcayaga.EH Bildu
- Jon Luloaga Aranburu.EH Bildu
- Laida Elizegi Armendariz.EH Bildu
- Miren Garbiñe Mendizabal Mendizabal. EAJ-PNV
- Estibaliz Jaka Elorriaga.EAJ-PNV
- Miren Agurtzane Ayestaran Amondarain.EAJ-PNV
Argazki galeria osoa flickr-en