Liburutegiko maileguak itzultzeko epeak luzatu ditu Irakurketa Sare Publikoak
Covid-19a dela eta sortutako egoera arindu bitartean, etxean dituzuen udal liburutegiko liburuak zein ikus-entzunezkoak itzultzeko epea maiatzaren 4ra arte zabaldu da, oraingoz.
Bide batez, gogorarazi nahi dizuegu e-liburutegia zerbitzua martxan dagoela, www.eliburutegia.euskadi.eus helbidean. Eskatzen diren erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero, honako helbide elektronikora idatziz lor ditzakezue: kulturetxea@zaldibia.eus