Mendi federatu txartelak egiteko egunak
Abenduaren 11n, 18an eta 23an egin daitezke, Karreanen, 19:00etatik 20:00etara. Albiste barruan dituzue xehetasun guztiak, baita aseguru aukera guztien eta haien estalduraren berri ematen duten Euskal Herriko Mendi Federazioaren bi dokumentu ere.
Gailurrerantz kirol elkarteko mendi sailak zehaztu ditu 2020ko mendi federatu txartelak egiteko egunak: abenduaren 11, 18a eta 23a. Egun horietan Karreanen egongo dira mendi elkarteko zuzendaritzako kideak txartela tramitatzeko lanak egiten, 19:00etatik 20:00etara.
Hauek dira 2020ko tarifak:
- Helduak: Lizentzia + estatua: 79,43 euro
- Helduak: Lizentzia + estatua + Frantziako Pirinioak: 94,88 euro
- Aukera gehigarriak: Eski alpinoa: 31,25 euro / Snow-a: 41,47 euro / BTT: 17,54 euro
Oharrak
- Aurrez, bakoitzak nahi duenaren aseguruaren araberako diru sarrera egin behar du Gailurrerantzeko mendi saileko kontu korrontean (ES88 2095 5075 101060920989). Diru sarrera horren ordainagiria eta nortasun agiria ekarri behar dira.
- Izapidetze prozeduraren informazio guztia www.emf.eus webgunean duzue.