Opor aurreko irteera Donostialdera, uztailaren 18an
Irteera honetan, Hernaniko Txillida leku museora bisita gidatua egiteko asmoa degu.
Zabalaga baserriaren kanpoaldean dauden eskultura handiak ikusi ondoren, barnean dituen obra txikiagoak ikusi ahal izango ditugu.
Ondoren Donostiara gerturatuko gara.
Bazkaria : Kaska Zuri jatetxean
Tikeak BETI GAZTE ELKARTEAN jaso behar dira.
- Autobusa : 1 (60 eserleku)
- Irteera : 10:00etan plazatik
Autobusa osatzeko eserleku batzuk libre dira oraindik.
Beti Gazteko junta