Udaberriko irakurketa proposamena Bihotz handiegia da
Etxe aldetik gabiltzan honetan, Irakurle Taldearen hurrengo tertuliarako prestatu gaitezke Eider Rodriguezen ipuin liburua irakurriz
Asteburuan sartuko gara udaberrian eta, urtaro aldaketak etxean harrapatuko gaituenez, Zaldibiako Irakurle Taldearen udaberriko proposamena irakurtzeko aprobetxatu dezakegu:
Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)
Ekainaren 4an izango da udaberriko tertulia eta ordura arteko denbora izango dugu liburu hau irakurtzeko. Liburu dendak itxita dauzkagun honetan, online eskuratu dezakegu liburua ondorengo helbidean:
http://susa-literatura.eus/liburuak/narr121
Animatu, irakurri eta gozatu…