Udaberriko irakurle tertulia uztailaren 9ra atzeratuko da
Zaldibiako Irakurle Taldearen ekainaren 4ko juntadizoa atzeratzea erabaki du Zapiak Bat elkarteak eta Bihotz handiegia liburuaren tertulia uztailaren 9an egingo da
Bizi dugun bolada xelebre honen ondorioz, Zaldibiako Irakurle Taldearen bigarren zita ez da ekainaren 4an izango. Data berria uztailaren 9a jarri dute Zapiak Bat elkartekoek eta, egoerak utziko balu, parke botanikoan gauzatuko litzateke tertulia.
Eider Rodriguez idazlearen Bihotz handiegia liburua da Karmele Etxabek jarritako proposamena. Uztailaren 9 arteko denbora duzue irakurtzeko. Animatu eta parte hartu!
UDABERRIKO PROPOSAMENA: Bihotz handiegia (Eider Rodriguez)
TERTULIA EGUNA: Uztailak 9
LEKUA: Parke botanikoa
GIDARIA: Karmele Etxabe Azkarate