XAKEA, PROTAGONISTA ATZO ZALDIBIAN
Aparteko giroan ospatu zen atzo Zaldibian urteroko xake festa. Eguraldia lagun, goizen goizetik bildu ziren xakelariak Zaldibiko plazan , Anibal jokalari trebeari aurre egiteko asmotan. 20 jokalari konbokatuta bazeuden ere azken orduan 18 xakelari aritu ziren Azkoitiarraren kontra.Erronka latza , batetik ihaz baino jokalari gehiago zirelako eta bestetik, hauen maila ere nabarmen igo egin delako. Anibalek bukaeran esan zigunez nahiz eta gozatu, oso gogorra egin zitzaion maila oneko jokalari askoren kontra aritzea eta unara batzuetan konzentrazioa galdu egin zuela aitortu zigun.
Partiden emaitza berriz,13 irabazi 3 galdu eta bi berdindu.Irabazleak, Martin,dudarik gabe bere biziko partida eta errematea egin zituelarik , Ekhi, Anibal konfiatzea lortu zuen eta 3 pieza gutxigokin akats erraldoia eragin eta jake mate jokaldi batean heman zion eta Manu atte, maixutasunez konbinazio polit baten bidez zaldi bateko abantaila lortu eta partida bereganatu zuen. KImetzek berriz xake maixu haundiek beldurra dutenean lortzen duten partida berdintzea lortu zuen, eta Harrik ere partida bere alde eduki ondoren,berdinketa duin bat lortu zuen.Baina, iha partida guztiak ikusgarriak gertatu ziren.Adilek abantaila erraldoia pasatzen utzi eta galtzen bukatu zuen,Iñigok ere berdin. Nikolas eta bere aitona maila oso altuan aritu ziren eta naiz eta galdu arrituta utzi zuten Anibal.Beste guztiak ere gogotsu, Anibali gauzak zail jarriz.
Partidak bukatu eta sari banaketa txiki bati ekin zion Fernando Markinak , Gipuzkoako xake lehendakariak, eta bazkari eder batekin bukatu zen eguna. Xakea bizirik dago Zaldibian.