XXII. Gazte Festak, ekaiñak 27, 28 ta 29!
Ia ohittura bihurtu zaizkiun Gazte Festake iritsi die aurtengon, hurrungo asten, ostegunetik larunbatea, giro bikainen ospatuko ditteu.
Gazte Festak die Gazte Asanbladak ikasturtei amaiera emateko itten don ekintzaik haundi eta parte hartzailena. Urtez urte, egitarauei buelta batzuk ematen saiatzen gea, ekintza berritzailea eta alternatibok itteko asmon.
Aurtengon berezitasun bezela osteguneko Street boulderra eta gaueko sorpresa izango ditteu eta ostielan militantzin inguruko tertulie ta haurrentzako ipuin kontalarie. Larunbaten Sasi-pelotariko finala eta XIII. Sardo dastaketaz gozatzeko aukera izango deu. Goraipatzekoa da aurten izan deun neskan parte hartzea pelotan, inoizko parte hartze haundiña eoki baito. Segi hola!
Gazte Asanbaldatio beraz, gonbita luzatzen deu herritar oroi Gazte Festatan parte hartzeko eta gozatzeko!
Ezin ahaztu Gazte Festatan gukin eoteik izango ez duenak eta bateze Oskarbi, besarkada haundi bat!
ZUEN KONPROMISOA GURE EREDU, PRESOAK ETXERA!
GORA ZALDIBIKO GAZTE ASANBLADA!
GORA ZALDIBIKO GAZTE FESTAK!
ZGA