Zaldibiako EAJ- PNVk Aztiriaga etxearen Arauen Modifikazioen aurrean
Aztiriaga etxeari buruzko Normen aldaketa proposatu zaigu udal plenoan.Orain gutxi onartu ziren Normak eta, egia esan, harritu egin gaitu segituan aldaketa planteatzea, hobe izango zen Normetan aurrez sartu izan bazen aldaketa hori.Hirigintza batzordea osatu gabe dagoenez, zuzenean eman zaigu plenoan sartu beharreko gaiaren berri, naizta dokumentua 2019ko martxokoa izan. Guk, hamabost egun baino ez ditugu izan gaia aztertzeko. Beraz, 10 urte baino gehiagotan aritu gara Normak aztertu eta idazten, eta orain, oso denbora gutxi iruditzen zaigu hamabostaldia horrelako aldaketa bati buruzko gure irizpena emateko.Dena den, eta bote prontoan, gure ustez, proposatzen den aldaketarekin, funtsean aldatzen da Plan Orokorraren filosofia. Dimentsio handiko aldaketa da: etxe hori, eremu tradizionaleko marratik kanpo ateratzen da, aurreko fatxada izan ezik, eta ganbarako solairua eransten zaio, 243,60 m2 gehiago emanez eraikitzeko.Esan bezala, dimentsio handiko aldaketa da.
Jakin badakigu, gaur egun indarrean dauden arauen arabera, eremu tradizionaleko etxe zahar askotan ezin direla gaur egungo beharretara egokitzeko moduko etxeak eraiki.
Gure taldeak zabaldu egin nahi du etxe hutsak berritzeko aukera, herria txukundu eta bizi berri bat emateko herri guneko hainbat eremuri.
Horregatik, proposatzen duguna eremu tradizional guztia berrikustea da eta, egitekotan, eremu tradizionaleko Arauen aldaketa egitea. Alegia, Aztiriaga etxea berritzeko jarri nahi diren baldintza berberak, gutxienez, ezartzeko azterketa egitea eremu tradizional guztiko eraikinetan.
Hartara, eremu tradizionalean, etorkizunean aurkez daitezke antzeko proiektuek ere, etxeak zaharberritzeko bideak irekitzeko oztopoak gainditu ahal izatea.
Berriz ere, inprobisazioa dugu laneko gidari , eta HAPO zerbait bada, hori gainditu eta ikuspegi orokor batetik lan egiteko tresna dugu.
Beraz, ezezkoa eman genuen proposatzen zen Arauen aldaketarako puntuari eta eremu osoko aldaketarako Arauen errebisioa ahalik eta azkarren egitea eskatu genuen.
Hirigintza batzordea irailean osatuko da printzipioz, eta ordura arte itxarotea proposatu dugu, eremu hori orokorrean aztertzeko eta etxe guztiek aukera berberak eduki ditzaten. Gainera, inguruko bizilagunek, edo beste norbaitek, alegazioak aurkezteko epea oporraldiarekin bat ez etortzea hobe dela iruditzen zaigu. Gaur aldaketa hau onartzen bada, Aztiriaga etxea eremu horretatik ateratzen da (aurreko fatxada izan ezik) eta eremu tradizionalean geratzen diren etxeak berritzeko proiektuak, EHBilduren borontatearen gain geratzen dira; beraz, norbaitek berritzeko proiekturen bat aurkezten badu, esan dugun bezala, EHBilduren borontatearen gain geratuko da. EhBilduren erantzuna hau izan zan: “Eremu hori aztertzeko kompromiso bat espero bagenun, ez genuela lortuko”. Ez dakiguna da gaur ez dugula euren kompromisurik edukiko edo ta iñoiz ere ez, ez zuten argitu ta…..Zaldibiako EAJ- PNVko Zinegotziak