POESIA IRAKURRALDI MUSIKATUA
POESIA IRAKURRALDI MUSIKATUA, Antton eta Joxe Leon Kazabon anaiekin. Martxoaren 20an, asteazkena, goizeko 10:00etan, Gerriko Txokoan. Xabier Lete gogoan, Xabier Leteren doinuak joko ditu Joxe Leonek gitarraz eta, Antonek, berak sortutako poemak irakurriko ditu. Saioa norentzat: Lazkaoko San Benito ikastolako 1.DBHko ikasleentzat eta Maizpideko euskara ikasle helduentzat. Denak elkarrekin. Saioaren iraupena, ordubete. IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITU kanpainaren hasierako ekitaldia. Izango dira gehiago!
Kultur egitasmo honen helburu nagusiak irakurzaletasuna sustatu eta euskarazko literatura ezagutaraztea dira. Euskaltzaleen TOPAGUNEAk koordinatu eta herrietako euskara elkarte edo Euskara Zerbitzu eta Liburutegiek antolatzen dute, herriko liburu denden laguntzarekin.
Martxoaren 18tik maiatzaren 31ra bitartean gauzatuko da. Liburu dendetan erosketa-txekeak ekainaren 16ra arte erabili ahal izango dira.
AZALPEN LABURRA:
Udal liburutegian, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrekin, irakurleak, hitzartutako liburu dendatan, nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosi ahal izango du.
Apirila eta maiatza bukaeran, liburutegian 30€ko balioa duten txeke bana zozketatuko da, hileko parte hartzaileen artean. Txeke hori ere, liburuak erosteko balioko du.
Erosketa-txekeak ezin izango dira erabili gramatika liburuak, hiztegiak, entziklopediak, eskolako liburuak eta abar erosteko.
Egitasmoak, maiatzaren 31ra arte egonda martxan liburutegian, baina eroske-txekeak ekainaren 15era arte erabili ahalko dira liburu dendetan.