Zaldibitik Errigora: Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka
Badira bost urte Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka ari dela Errigora ekimena. Auzolanari esker, Euskal herrian ekoitzitako lehen mailako produktuak, eskutik eskura jasotzeko aukera duzu. Informatu eta eskatu Joxepanen jarri den zerrendan. Epea Martxoak 22.
5 urte maite duguna ekikatzen
5 urte joan dira Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren lehen ediziotik. Ordutik 240.000 litro olio eta 700.000 ontzi kontserba baino gehiago banatu ditugu eta, iazkoan, 6.500 sukaldetan egin genuen bat kanpainarekin. Baina, zenbakietatik harago, maite duguna elikatzea da kanpaina honen balio nagusia. Eskatu Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba zein arroz-sortak martxoaren 7tik 22ra eta elikatu ezazu maite duzuna, zeuk ere.
5 urte bertakotasuna elikatzen
5 urte daratzamagu, urruneko produktuak gure sukaldeetara ekarri eta bertako produktuak urruneko sukaldeetara eraman ordez, tokiko produktuak gurean merkaturatzen. Izan ere, zertarako ekarriko ditugu zainzuriak antipodetatik hemen bertan primerakoak baditugu? Edo, zertarako joango gara inora gure produktuak saltzera hemen bertan haien gosez dagoen milaka kontsumitzaile arduratsu badugu?
5 urte, beraz, karbono aztarna murriztu eta paisaia mantentzeko bidean. Ekonomia bertokiratu eta lehenengo sektorea eta tokiko elikagaien industria txikia bultzatzeko pausuak emanez. Eta, nola ez, euskal lurraldeen arteko harremanak elikatzen.
5 urte auzolana elikatzen
5 urte daramatzagu auzolana balioan jartzen, gauzak bestela egin daitezkeela frogatuz. Borondatezko lanean oinarritutako sareak ehuntzen, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko distantzia laburtuz eta alde bientzat prezio zuzenak adostuz. Izan ere, ezin dugu ahaztu kasu honetan milaka hatz daudela #ESKUTIKeskura.
5 urte burujabetza elikatzen
5 urte daramatzagu, beste era batean ekoizteko, beste era batean kontsumitzen. Berandu baino lehen gure elikadura-sistemaren gaineko erabakiak hartzeko gai izan gaitezen pausu txikiak emanez eta, bide horretan, nekazarien eta elaboratzaileen arteko harremana sustatzen.
5 urte komunitatea elikatzen
Ekoizle arduratsuak, kontsumitzaile arduratsuak, euskaltzale borrokatuak, herrigintzako lagun nekaezinak… 5 urte daramatzagu desberdinen arteko harremanak elikatzen eta komunitate anitza trinkotzen. Zubigintzan, batzuen grinak besteen egiteko.