Datu Pertsonalak Babesteko legediaren arabera, parte hartzaileei jakinarazi nahi zaie bere datu pertsonalak Goierriko Hedabideen tratamendu sistemetan jasoko direla, horixe baita tratamenduaren erantzulea. Hala, zozketa kudeatzeko eta parte hartzaileentzat interesekoak izan daitezkeen komunikazio komertzialak bidaltzeko erabiliko dira soilik.
Zozketaren irabazleak, Goierriko Hedabideei baimena ematen die bere irudia eta izen-abizenak bere hedabideetan argitaratzeko.
Parte hartzaileen datu pertsonalak isilpean erabiliko dira. Goierriko Hedabideek parte hartzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa daukate; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Parte hartzaileak kontrakoa adierazten ez badu bederen, datuak inongo epemugarik gabe gordeko dira.
Goierriko Hedabideek interesdunari gogorarazi nahi diote bere datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduari aurka egitea eta portabilitatea edonoiz eska dezakela, baita baimena ezeztatu edo gai honi buruzko beste eskariren bat egin ere. Horretarako, idatzia bidali beharko dio tratamenduaren erantzuleari, helbide honetara: GOIERRIKO HEDABIDEAK, ORIAMENDI KALEA, 32-BEHEA, BEASAIN (Gipuzkoa), telefonoa: 943 160056 edo, bestela, gh@hitza.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiriaren kopia bidali beharko da. Interesduna eskariari emandako erabakiarekin ados ez badago edo erreklamazio bat jarri nahi badu, kontrol aginte eskudunera jo dezake, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (www.aepd.es).
Goierriko Hedabideek proposaturiko zozketan parte-hartzeak, berarekin dakar oinarriak eta baldintzak onartzea.
Goierriko Hedabideek parte-hartzea eragozteko eskumena izango dute, baldin eta zozketaren izaera eta baldintzak betetzen ez baditu lehiakideak.
Goierriko Hedabideek lehiaketa bertan behera uzteko, eteteko eta aldatzeko eskumena izango dute justifikatua den kasuetan, edo/eta zozketaren izaerarekin bat ez datorren kasuetan. Horrek ez dio inongo erantzukizunik ekarriko Goierriko Hedabideak enpresari.
Goierriko Hedabideek beretzat gordetzen dute zozketaren epeak luzatzeko, mozteko edo zozketaren moduak aldatzeko eskubidea.