Hiru goierritar daude Genuine Ligako Realaren taldean: Axier Borrego, Eneko De Carlos eta Tino Piqueras. Lehiaz harago, partekatzea da liga horren helburu nagusia, eta kirolaz gozatzeko aukera ematea desgaitasun intelektuala duten pertsonei.

Josu Urrestarazu eta Ainhoa Markinez idiazabaldarrak bigarren postuan sailkatu dira
Txikitatik argi eta garbi zuen Aitor Iztuetak (Lazkao, 1994) artzain izan nahi zuela. 16 urtetik lan horretan aritu da, eta Gipuzkoako Artzain Eguneko gazta lehiaketa irabazi zuen irailaren 6an, Legazpin.

Imanol Pradales lehendakariak, Eider Mendoza Diputatu Nagusiak, Adur Ezenarro Goierri Fundazioko presidenteak eta Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak parte hartu dute, besteak beste.

San Martin festak Ataunen, Beasaingo Astigarretan eta Zumarragako Aginagan, San Martin feria Zegaman, Errezil Sagarraren eguna Gabirian, antzerkiak, hitzaldiak, ikuskizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Yoga somatiko saioak antolatu ditu Astigarretan Zera Kultur Elkarteak hurrengo lau larunbatetarako. Lehenengo saioa bihar izango da.

Kantu festaren baitan egingo dute bazkaria azaroaren 21ean, Santa Zezilia ospatzeko.

Ordizia Orainek bat egin du Gipuzkoako Elikagai Bankuak antolatutako Elikagai Bilketarekin eta Ordizia Orainek jakinarazi duenez, "auzoetara zabalduko du Bilketa Handia, herriko merkataritzari laguntzeko, Elikagaien Bankuarekin batera".

Abenduaren 20ra bitarteko asteburuetan Olentzero eta Mario Domingirekin taloa egitea aukera izango da Zegaman.

Egungo egoeraren diagnosia, arrazoiak eta irtenbideak azalduko ditu, bihar, 19:00etan, Azaroa Zientziaroa zikloaren barruan.

Abenduaren 9an amaituko da eskaerak egiteko epea.

Zumaian berdindu ondoren, zaleen bultzada espero du lehen taldeak, lehen garaipena eskuratzeko.




