#15M mugimendua igandero
#15M mugimendua bilkurak egiten hasi da astero Urretxun eta Zumarragan. Atzo egin zuten lehena. Areizaga-Kalebarren plazan jarri zuten hitzordua, baina leku honetan ospatzen ari ziren kultur ekintzak tarteko, Urretxuko Gernikako Arbola plazara joan ziren. 20-30 lagun bildu ziren eta ordubete baino gehiagoz iraun zuen bilkurak.