Gizartea

Atletismoa

Goierriko atletismo harrobiak mende erdiaren ospakizuna du gaur

Txindoki Atletismo Taldeak 50. urteurrena bete du aurten. Aktiboan dauden atletak eta kide izandako asko elkartu dira Ordizian.

zerbitzuak

Gizarte Segurantzaren Beasaingo bulegoa itxi dute, behin-behinean

Eskualdeko herritarrei ematen die zerbitzua, eskualdeko bulego bakarra baita. "Ezinbesteko kausagatik, besterik agindu arte" itxi dute.

Memoria Historikoa

‘Memoria historikoa: Iragana gogora ekartzen’ zikloa amaitzear

‘Ezer ez delako amaitzen’ antzerkia Herri Antzokian, gaur, 19:30ean. Igandean, Gerra Zibileko Ataungo biktimei omenaldia Aia auzoan, 12:00etan.

Manex Usarralde Garmendia
Indarkeria matxista

Bilboko erailketa matxista salatzeko mobilizazioak, gaurtik

Gaur Beasainen, Ordizian eta Legazpin izango dira mobilizazioak, eta astelehenean, berriz, Beasainen. Bihar, Lazkaon eta Zaldibian. 2026an Euskal Herrian izandako seigarren hilketa matxista izan da.

Izaro Villarreal
Musika

IC & HODI beasaindarrak Gaztea Maketa Lehiaketako aurre finalistetako bat dira

Finalerako, epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, eta laugarrena publikoaren esku egongo da. Gaztearen webgunean eman behar da botoa.

Hezkuntza

Zeraingo eskola berriaren proiektua artxibatu du Hezkuntzak

Premiazko bilera deitu dute udalak, Basarte guraso elkarteak eta herri eskolak astelehenerako.

Inklusioa

«Inklusioa eragozten duten eguneroko aitzakiak zalantzan jartzera» gonbidatu du Atzegik

Ironia puntu batekin, aitzakia horiek berrikustera eta horiei barre egitera gonbidatu dute jendartea 2026ko kanpainarekin: "Asmo ona izatea ez da beti nahikoa: inklusioak entzutea, galderak egitea eta, batez ere, aukerak eskaintzea eskatzen du".

Azaroak 25

Azaroaren 25a iruditan

Euriak ez ditu ixildu Azaoaren 25eko, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguneko aldarrikapenak. Ekitaldiak egin dira iluntzean Goierriko hamazazpi herritan.

Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Ormaiztegiko San Andres jaietako bigarren asteburua, musika emanaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak, mahai-inguruak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

I. Gurrutxaga

Komunikazioa eta ahalduntzea lantzeko tailerrak Jabekuntza Eskolan

Abenduan eta urtarrilean eskainiko ditu Aran Erasun coach pertsonalak, Jabekuntza Eskolan. Abenduaren 3an izango da aurrena.

Izaro Villarreal

Ortzadar-en argazki erakusketa gaur inauguratuko dute

19:00etan inauguratuko dute, Barrenako erakusketa gelan eta abenduaren 18ra arte egongo da ikusgai.

Izaro Villarreal
Azaroak 25

Liburu aurkezpena ostiralean Legazpin, Azaroaren 25eko ekitaldien barruan

Cristina Gutierrez-Meurs aktibistak 'Por mujer. Una historia desigual' aurkeztuko du, Asanblada Feministaren lokalean, 18:00etan. Hurrengo asteazkenean familia zuzenbideari buruzko formakuntza saioa izango da.

Zaintza sarearen lanketan, AMIA analisia egingo dute hirugarren saioan

Astelehenean izango da, 17:00etatik 19:00etara, udaletxeko batzar aretoan. Saioak irekiak dira parte hartu nahi duen herritar ororentzat.

azaroak 25

BIDEOKLIPAK. Beasain BHI-ko DBH 4ko Musika ikasleen bideoklipak Azaroaren 25a dela eta

'Iluntasuneko argia' eta 'Beldurrik gabe, gure ahotsa' dute izena bideoklipek.

Movember

Igerian Movember mugimenduaren alde

Berrogei lagun inguruk 100 metroko igeriketa erreleboak egin dituzte Lazkaoko igerilekuan.

I. Gurrutxaga
Erakusketa

Gizakiaren eta naturaren arteko lotura, 'Banaezinak' erakusketan

Udalak adierazi duenez, hiru helburu nagusi ditu erakusketak: ikertzaileen lana aitortzea, ondarea ezagutaraztea eta zientzia erdigunean jartzea. Bonberie aretoan dago, abenduaren 10era arte.

Laida Goiburu
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa