Espainiako txapelketak jokatu dituzte Asturiasen hegats igeriketako Ordiziako Urpekoak taldeko hamabost igerilarik. Domina ugari ekarri dituzte. Taldeka, zortzigarren postua eskuratu dute.
Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen diren udalei eragiten dienez, elkarretaratzeko deia egin dute larunbat honetarako, udaletxeen aurrean.
Arratsaldean barrika lasterketa egingo dute lehenengo aldiz. 17:30ean hasiko da, Domingo Mendiaraz plaza ondotik.
Lierniko erromeria ospatzen ari dira ormaiztegitarrak. Arratsaldean, batetik, Ahantzi erromeri taldea izango da, eta bestetik, toka txapelketa.
Martin Aramendi Ataungo alkateak esan duenez, «baimenak ematera behartuta» daude. Gipuzkoako sei gunetan eta Nafarroako batean egingo dituzte. 300 metrora arteko zulaketak egingo dituzte.
Ehunmilak larunbat goizean abiatuko da, eta Goierri Bi Handiak larunbat arratsaldean. Eguraldi iragarpenak eragin du bi proben atzerapena. Korrikalarien eta boluntarioen segurtasuna bermatu nahi dute erabakiarekin.
Ostiral arratsalde-gauean zaparrada trumoitsuak bota ditzake eta larunbat goizaldera arte luzatu daiteke egoera. Euskalmetek iragarpen berezia kaleratu du.
Madalena jaiak Alegian, Santa Marina jaiak Aztirian, Santa Ana jaien lehen asteburua Ordizian, Txamarretxeko festa Zaldibian, kontzertuak... Ikus agenda albistean.
Finalerdiak igandean eta asteartean jokatuko dira eta finala hilaren 20an