Kultura

Argazki erakusketa

Ikatza elkarteko kideek argazki erakusketa kolektiboa irekiko dute gaur

Abenduaren 11ra arte egongo da ikusgai, Kultur Etxean. Elkarteko argazkilarien 69 lan bilduko ditu. Abenduaren 17an ikus-entzunezko bat eskainiko du argazkilari elkarteak.

Musika

IC & HODI beasaindarrak Gaztea Maketa Lehiaketako aurre finalistetako bat dira

Finalerako, epaimahaiak hiru aukeratuko ditu, eta laugarrena publikoaren esku egongo da. Gaztearen webgunean eman behar da botoa.

MUSIKA

Hausnartzeko gonbidapena

Anker metal taldeak abenduaren 4an kaleratuko du hirugarren diskoa, ‘Hausnartu’ izenburuarekin. Elbereth taldea omentzen duen ‘Omendu’ abestia entzungai jarri dute dagoeneko, aurrerapen gisa. Anker Durangoko Azokan izango da, eta diskoa urtarrilean aurkeztuko du Legazpiko Gaztetxean. Oxida taldeak, bestalde, lehen lan luzea kaleratu du, 'Absolucion' izenburuareki.

Odolki Lehiaketa

Deba harategiak irabazi du Gipuzkoako eta Euskal Herriko odolki lehiaketa

Gipuzkoako 27. eta Euskal Herriko II. Odolki Lehiaketa jokatu da gaur Ordizian. Hamahiru parte-hartzaile izan dira.

Manex Usarralde Garmendia
igartza musika beka

Musikeneko 33 ikasle Igartza Musika bekaren entzunaldietan, larunbatean

Musikari bakoitzak 10 minutu inguruko saioa eskainiko du. 09:30ean hasiko dira goizeko entzunaldiak, eta 15:30ean arratsaldekoak. Sari banaketa 19:00etan izango da.

Euskal dantza

Irati Olaizolak hirugarren egin du Euskal Herriko aurresku txapelketan

Legazpiko Sustraik dantza taldeko bost partaideetako bat zen. Txapelketa Hondarribian jokatu zen atzo, eta Oiartzungo Mattin Etxebestek irabazi zuen.

Musika

Santa Zezilia kontzertua, legazpiarren bihotzean ondo gordetako hitzordua

Urbeltz pilotalekua goraino bete zen larunbat iluntzean, Legazpiko musika talde nagusiek Santa Zezilia zaindariari eskainitako emanaldia ikusteko. Aurten ere, omenaldiak izan ziren.

Kazetaritza
AITOR GARMENDIA ETXEBERRIA. Kazetaria

«Bertatik bertarako kazetaritza egitea gustatzen zait gehien»

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatuko dira gaur Andoainen. Hautagaien artean, Aitor Garmendia (Itsasondo, 2000) ‘Berria’-ko kazetaria dago; Ceutako (Espainia) etorkinen auziaren inguruan egin zuen lanarengatik.

Manex Usarralde Garmendia
Agenda

Asteburuan Goierrin zer?

Ormaiztegiko San Andres jaietako bigarren asteburua, musika emanaldiak, hitzaldiak, ikuskizunak, mahai-inguruak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

I. Gurrutxaga
Musika

Azken Sustraiak taldeak 'Argiak' EP berria kaleratu du

Lau abestik osatzen dute EPa: 'Kresala', 'Dona Dona Katona', 'Azken geltokia' eta 'Xaguxarrak'.

Euskararen eguna

Bertso afaria eta Mihiluze herrikoia Zaldibian

Ekintzetan izena-emateko azken eguna abenduaren 4a da.

Manex Usarralde Garmendia
Antzerkia
Musika
Erakusketa

Gizakiaren eta naturaren arteko lotura, 'Banaezinak' erakusketan

Udalak adierazi duenez, hiru helburu nagusi ditu erakusketak: ikertzaileen lana aitortzea, ondarea ezagutaraztea eta zientzia erdigunean jartzea. Bonberie aretoan dago, abenduaren 10era arte.

Laida Goiburu
Mus Txapelketa

48. Mus Txapelketa Azkar herrikoia larunbatean Zaldibian

Jokoa lau erregetara, sei hamarrekora eta hiru ustelera jokatuko da.

Manex Usarralde Garmendia

'Arnasa' ikuskizunak Azaroan Musika zikloa itxiko du ostiralean

Latxartegi aretoan eskainiko du Jokai taldeak, musika, dantza eta antzerkia uztartuz. Emanaldia 19:30ean izango da, eta sarrera, doan.

Ikus-entzunezkoa

'Lutxi eta zuhaitza' dokumentala, asteartean Latxartegin

Emanaldia dohainik izango da, eta Lander Garro zuzendaria bertan izango da.

Musika eta dantza

Korrontziren ‘Mundua Dantzan’ emanaldia Ataunen

Oinkari eta Otsoak dantza taldeek ere parte hartuko dute emanaldian. Sarrerak eskuragarri daude Errotataundin eta Martintxon.

M. Usarralde
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa