Apatxo liburu dendan Markos Manchadoren liburuak daude salgai. Legazpin jaio eta Parisen bizi den idazlea da.
Abuztuan kargua hartu zuenetik, euskalgintzako eragileekin bilerak egitea izan du helbururik behinena Aldasorok. Bai herri mugimenduen zidorretan, bai gainerako erakunde publikoen asmoetan ere, lankidetzarako «zorua» sendo sentitu du.
Ana Cabezas argazkilari ordiziarrak ‘Txindokiren 36 bista pandemia garaian’ argazki erakusketa jarri du Barrenan.
21 urterekin amaitu zitzaion Pello Olaberriari txirrindulari profesional izateko ametsa. Berrasmatu eta aurrena masajista, eta gero kirol zuzendari bezala, txirrindularitzari lotuta jarraitzen du mutiloarrak.
Mikel Markotegi legazpiarrak duela hiru-lau urte egin zuen HITZAren harpidetza digitala. Goierriko berri jakiteko informazio iturri "interesgarri eta bikaina" iruditzen zaio. Albisteez gain, agenda ere kontsultatzen du, eta zozketa batean baino gehiagotan izan da saridun.
Hitzakide digitala da idiazabaldarra. Paperekorik ez du hartzen etxean, baina hala ere 50 euroko ekarpena egiten dio urtean GOIERRIKO HITZAri webgunean irakurtzen dituen albisteen truke.
Javier de Luz (Zumarraga, 1970) pilotariak ibilbide bikaina osatu zuen afizionatu mailan. 1999an Amerikako Estatu Batuetara joan zen bizitzera. Egunotan Zumarragan da.
Ordiziako Mujika liburu dendako semea da Ekain Mendizabal. GOIERRIKO HITZAren hasiera-hasieratik laguntzaile eta iragarle izan dira. Familia guztia dira Hitzakideak, eta inguruko ekintzen berri euskaraz jasotzeko informazio iturri baliagarria iruditzen zaio.
Cofidis taldean tokiz kanpo sentitu da Gorka Izagirre, eta, 37 urte izanik, erretiroa hartzea erabaki du. Datorren astean lehiatuko da azken aldiz, Guangxi itzulian. Patxadaz eta sakon hausnartu du ziklismo profesionalean osatu duen ibilbide luzeaz.