
Bisita gidatua, bazkaria eta erromeria antolatu dituzte. AEBetako eta Kanadako 22 gazte daude Goierrin.

130 gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute oinez uztailean, etapaz etapa. Uztailaren 14an Zerainera iritsiko da EuskarAbentura.

EAJk eta EH Bilduk jarri dute euskara eskakizunen aurkako oldarraldiari murrua jartzeko oinarria, baina ikusteko dago behar bezain sendoa den. Aztiriak bidea bera defendatu du, itunera iritsi izana, eta aurrera begira eman dezakeena.

Bi alderdiek egindako «apustu politikoa» goretsi du Olanok, eta jarraipena egiteko lantaldea eratzeko gai izan direla nabarmendu. Hala ere, aldarrikatu du euskarak «espazio zentral bat» behar duela, PSE-EE ere kabituko dena.

Ateak Ireki programaren bidea Ipar Amerikatik Goierrira iritsi dira 22 gazte. Ataunen egin diete harrera, eta hiru astean Goierrin biziko dira eta Euskal Herria ezagutuko dute.

Larunbatean, Kanadako eta Amerikako Estatu Batuetako gazteak harrera familiekin elkartuko dira Ataunen. Astelehenean Beasainen egingo dute harrera ofiziala gazte guztiekin.

Kirol jardueran euskararen erabilera sustatzeko xedea duen programaren emaitzen berri eman dute Urola Garaiko Mankomunitateak, eta parte hartzen ari diren Urola, Ilintxa eta Goierri klubetako ordezkariek.

‘Euskaraz bizitzeko behar den dena’ lelopean hartuko dituzte kaleak. Mobilizazioa 17:00etan hasiko da hiru puntu ezberdinetatik. Goierriko autobusa Lazkaon, Beasainen eta Ordizian geldituko da.

GOIERRIKO HITZAk irakurleen eta Hitzakideen iritzia jakiteko egindako inkestaren partaideen artean zozketa egin du. Naiara Etxeberria zaldibiarra izan da saritua.

Behaketa bost urtetik behin egiten da eta aurtengoa, irailean egingo da.

Ekainaren 28a da inkesta betetzeko azken eguna.

Euskaltegietako matrikula-kostuaren zati bat edo osorik itzultzea da udalak martxan jarri duen ekimenaren helburua. 26.000 euroko aurrekontua bideratuko du.

Aurten ere, Idiazabalen egingo dute bost urtetik behin egiten de euskararen erabilerari buruzko kale neurketa. Boluntario bezala aritzeko deialdia luzatu die udalak herritar guztiei.

Juan Martin Tolosa eta Rosa Lasagabaster euskal herritarrak izan ziren mendi maratoiaren lehen irabazleak 2002an, azkenak Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra. Albiste barruan garaipen zerrenda osoa, irabazleen denborekin.

Maiatzaren 22a izango da izena emateko azken eguna. Ikastaroa ekainaren 3an hasiko da eta uztailaren 17ra arte luzatuko da.

Maiatzaren 13 eta 20an egingo dituzte tailerrak. Amelire ipuin kontaketa, bihar.

Eresti Oiarbide Murua elkarrizketatu dute. Bertsolari gazteentzako 54. Osinaldeko sariko bertsoaldi onenak ere emango dituzte.

