Osasun Sailaren arabera asteburuak beste 49 positibo utzi ditu Goierrin. Beasainen eta Lazkaon hamalauna kasu agertu dira, eta eremu horira pasa da Lazkao. Goierrik bost mila kasuen muga gainditu du.
Atzerapenez, baina azkenean ospatu dituzte Inauteriak Seguran. Miruk musika ikusikizuna eskaini die herriko txikienei pilotalekuan.
Makazaga segurarra Galizatik Kantabriara gerturatuko dute, eta Barbarin urretxuarra, Valentziatik Zaballako presondegira.
Atzo baino 2 kasu gutxiago agertu dira gaur, denera 9, Osasun Sailaren arabera; Beasainen eta Legorreran daude gehienak. Urretxu ere eremu berdera pasa da.
Osasun Sailak beste 11 kasuren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen, Idiazabalen, Legazpin eta Zumarragan agertu dira gehienak.
Iazko birmoldaketaren ondotik, ohiko datetan kokatu dituzte. 14 herritan daude karrerak, gehienak juniorrenak. Ataunen dira amateurren Euskadiko Txapeketak
Idiazabalen astebetean hamabost kasu izan dituzte. Herririk handienetan hobera egin du egoerak, eta denak eremu horian edo berdean daude jada.
Zerbitzua eta langileen lan baldintzak hobetzeko eskatzen dute. Protestak kalera eraman dituzte euren ezinegona gizarteratzeko
Miru ipuin kontalariak ikuskizun musikatua egingo du, Segurako frontoi zaharrean, udalak eta Haitz Lehor guraso elkarteak antolatuta. Mozorrotuta joateko deia egin dute.
Laiotz Herri Eskolako patioa estalia izango da laster. Lanak hasi dituzte jada eta martxoko bigarren asterako bukatzea espero dute.
Larsabi elkarteak 'Latxa arkumea' egitasmoa jarri du martxan. Hiru lote edo kutxa ezberdinetan, arkume haragiaz gain, gazta eta txakolina ere erosi ahal izango da.
Hartzaren esnaera bertan behera geratu da pandemia egoeragatik. Aizkorrin bizi den Segurako hartzak ez du harrerarik izango herrian.
Otsailaren 8ra arte dago eskabideak egiteko aukera. Hautaketa-prozesua lehiaketa-oposaketa bidez egingo da. Lanaldia asteko 21 ordukoa izango da
Hego Euskal Herriko 36 eskolatatik datu kuantitatibo eta kualitatiboak jasoko dituzte. Goierrin Ataungo, Legorretako eta Segurako eskoletan egingo dute
Lazkaoko ostalariek protesta egin dute, tutuak eta txilibituak joz. Larunbaterako manifestazioa deitu dute. Gaur Beasaingoek egingo dute protesta.
Garin auzoa bistatuko du Argiñanok eta bertako biztanleekin sukalde lanetan ibiliko da historiak eta istorioak ezagutuz