Garraiolarien grebak eraginda, ezin izan dute errepidea zabaltzeko lanak amaitu.
Zumarragatik etorrita, Legazpitik Arrasateraino zuzenean joango da autobusa, eta handik Oñatira. Astegunetan 30 minuturoko maiztasuna izango du, eta asteburuetan 60 minuturokoa. Udanako mendatea itxita dagoen bitartean egongo dira indarrean aldaketak .
Beasain-Bergara autobia erabiltzeagatik kanona indarrean sartu aurretik egin ahal izango da tramitea Legazpin bertan. Azaroaren 3an, eta 19an eta abenduaren 10ean izango dira Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan.
Eguraldiaren iragarpena dela eta, Sarek atzeratu egin du mendi tontorretara igotzeko deialdia. Horren ordez, herriko plazetan argazkiak ateratzeko deia egin du
Ordubeteko lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte, lankidearen atxiloketa salatzeko. Errepresioa ez dela bidea gogorarazi dute.
Ezkion kokatzen den Igartubeiti baserri museoan sagardo asteari ekin diote. Bertan, kirikoketa nola egiten zuten ikusteko aukera egon da.
Pastain baserritik San Joan ermitara artean dago itxita. Auzoko plaza ere urez beteta dago.
Gure Esku Dago taldeak antolatuta kontzertua eskaintzen ari da talde euskalduna Haztegi ikastolako patioan.
Legazpin ohiko erronda ez da egingo aurten. Bi pertsonai horientzako gutunak jasotzeko postontziak jarriko ditu udalak bihar, Kale Nagusian eta Laubiden.
Bide horretako espaloietan oinezko asko pilatu eta batzuk errepidetik ibiltzen direlako hartu du erabakia Legazpiko Udalak. Oinezkoei seguru eta lasai ibiltzeko aukera ematea da helburua.
'El Conquistador del Caribe' telebista saioko lehiakideetako bat da Aitziber Irastortza beasaindarra. Abentura berriak bizitzeko asmoz eman zuen izena.
Errigora egitasmoko bi kutxa zozkatu ditu Goierriko Hitzak azken asteetan. Saridunek jaso dituzte dagoeneko saskiak. Bihartik aurrera, beste zozketa berezi bat hasiko du Hitzak.
Goierriko Hitzak eta Fotoetxek 14. urtez antolatu duten Udako Argazki Lehiaketak baditu saridunak. Ostegun iluntzean izango da sari banaketa, Beasainen.
Ordiziako Gazta Txapelketa irabazi duen Kortariako gazta zotz egin du Hitzak, harpidedunen txokoan. Legazpi aldera joan da saria.
Goierriko lau jatetxek parte hartuko dute ETB2-ko 'Juego de Cartas' saioan: Lazkaoko Nerea, Ezkioko Agirretxea, Aramako Toki Alai eta Legazpiko Goiherri.