Iker Irribarria aramar pilotariak martxoaren 22an debutatuko du
Aspe enpresarekin sinatu du kontratua. Eibarko Astelehena pilotalekua aukeratu dute debuterako. «Ezustean» harrapatu du albisteak 18 urteko aurrelariaHilabete barru, martxoaren 22an, Eibarko Astelehena pilotalekuan hitzordu garrantzitsua du Aramako I...
Aspe enpresarekin sinatu du kontratua. Eibarko Astelehena pilotalekua aukeratu dute debuterako. «Ezustean» harrapatu du albisteak 18 urteko aurrelaria
Hilabete barru, martxoaren 22an, Eibarko Astelehena pilotalekuan hitzordu garrantzitsua du Aramako Iker Irribarria Olazabal pilotari gazteak, profesionaletan debut egingo baitu. Etorkizun oparoa duen aurrelaritzat hartu izan dute adituek aramarra eta Aspek bere aldeko apustua egin du, hiru urteko kontratua eskainiz. Iaz hiru txapelketa garrantzitsu irabazi zituen: Diario Vasco eta Joxean Tolosa torneoak eta 4 t’erdiko txapelketa.Albisteak «ezustean» harrapatu du aramarra. «Egia esateko, ez nuen espero. Debuta aurrerago egingo nuela uste nuen», dio aramarrak. «Oso pozik nago, ametsa egi bihurtu da». Maila berrian egokitu eta ikastea du helburu nagusia.