Euripean jokatu dute gaur Sahararen aldeko krosa Ormaiztegin. Izena emandakoak 200 lagunetik gora baziren ere, azkenean 175 bildu dira irteeran. Angel Vazquez lazkaotarra eta Karen Ortiz de Guinea izan dira azkarrenak helmugan. Emakumezkoetan, lehen goierritarra Ane Urteaga ordiziarra izan da. Herritarren artean berriz, Leire Rodriguez eta Iban Iturri saritu dituzte. Proba nagusiaren ondoren, dozenaka haur eta gaztetxok parte hartu dute kilometro bateko testigantza proban.
SAILKAPENAGizonezkoak
Angel Vazquez
Aitor Etxebeste
Mikel Zubiria
Emakumezkoak
Karen Ortiz de Guinea
Mari Gwen Davies
Ane Urteaga
Beteranoak:
G: Victor Mandejon
E: Angela Gonzalez
Lehen goierritarrak
G: Angel Vazquez (Lazkao)
E: Ane Urteaga (Ordizia)
Lehen herritarrak
G: Iban Iturri
E: Leire Rodriguez
[nggallery ID=142]
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.