Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur ikuskizuna aurkeztu dute Legazpin
Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Amalur ikuskizun berriaren aurre-estreinaldia egin dute gaur Legazpin, Haztegi Ikastolako eta Domingo Agirre ikastetxeko ikasleen aurrean. Bi saio egin dituzte, eta guztira, 600 ume baino gehiagoren aurrean aritu dira. Ikuskizun berrian, Amalurra eta baserria oinarri hartuta, naturaren inguruko gogoeta egiten dute, ilargia, baratzeko produktuak, animaliak eta sendabelarrak bezalako gaiak landuaz.