Elkartasuneko talo festa egingo dute bihar, Legorretan
Legorretako Udaleko Kultura sailak eta herriko ikastetxeko Ugarotarrak guraso elkarteak urtero antolatzen dute elkartasuneko talo festa, eta aurten ere hala egingo dute. Bihar larunbata egingo dute festa, eta iragarri dutenez, 18:30ean hasiko dira talo...
Ohitura bihurtu da Legorretan talo festa egitea, eta orain arte egin izan duten moduan, bihar ere taloak saltzetik lortutako dirua beharrean dagoen erakunderen batera bideratuko dute.
Festetako azal lehiaketa
Edozein legorretarrek parte hartu ahal izango du aurtengo jaien egitaraurako portada lehiaketan. Derrigorrez, Legorretako Azintzio jaiak 2016 testua izan beharko dute, eta kartelak karratua izan beharko du, tamaina librekoa hori bai. Egilearen nortasuna azaldu gabe eta atzealdean lema bat duela aurkeztu beharko dira lanak udalean edo kultur etxean, eta entregatzeko azken eguna gaur da.