Euskara eta kantua, plazara
Hirurehun lagun inguru bildu dira asteburuan, Seguran egin duten Goierriko III. Kantu Jiran. Goierriko kantu taldeetako kideak bildu ziren bertan, egun pasako ekitaldian. Baratze pilotalekuan hasi, eta Akelarre auzoan, Kalegoenen, Bolalekun eta herriko plazan barrena aritu ziren, Kuxkuxtu txaranga lagun zutela, tarteka gelditu eta kantu saioak eginez.
Eguerdian plazan egindako saioarekin bukatu zuten kalejira, Euskara plazara abestuz. Azpilla dantza taldeko bost dantzarik kantuaren erritmoan dantza egin zuten. Arratsaldean berriz, Tobera musika eskolakoen txanda izan zen, kantu ekitaldiarekin.