Goierri Gorri klubak bazkide berriak egiteko kanpaina hasi du
Goierri Gorri kluba aurten sortu da, emakumezkoen futbola bultzatzeko asmoz. Orain, bazkide berriak egiteko kanpaina jarri du martxan. Bideo honetan, Goierriko kirol, kultur eta gizarte arloko jende ugari bat egin du egitasmoarekin, eta goierritarrak bazkide egitera animatu nahi dituzte.
Bazkide egiteko eman beharreko pausoen inguruko informazioa, Goierri Gorri klubaren webgunean aurki daiteke.