Martxoaren 12an izango da Legorretako hondakinen bilketa sistemaren inguruko herri galdeketa. Galdeketa egunean mahaietan laguntzeko herritarrak behar ditu udalak eta parte hartzeko deialdia ireki du.Hiru lagunek osatuko dituzte mahaiak: mahaiburuak et...
Birziklapenaren inguruko kanpaina bat, Legorretan.
Martxoaren 12an izango da Legorretako hondakinen bilketa sistemaren inguruko herri galdeketa. Galdeketa egunean mahaietan laguntzeko herritarrak behar ditu udalak eta parte hartzeko deialdia ireki du.
Hiru lagunek osatuko dituzte mahaiak: mahaiburuak eta bi mahaikidek. Mahaiburuak Udal langileak izango direnez, beste lau pertsona beharko dira egunean bertan lan egiteko eta ordezkoak kontuan hartuta, 12.
Aurkeztu ahal izateko, erroldan izena emanda egon beharko da eta 18 urte eta 65 urte artekoa izan. Horretaz gain, eskola graduatua edo baliokidea ere beharko da. Lehentasuna emango zaie lanik gabe dauden herritarrei. Izendatutako mahaikideei, betiere galdeketa egunean bere funtzioak betetzen baldin badituzte, 75 euro emango dizkiete.
Interesa dutenek, Legorretako udal bulegoan eman dezakete izena, ostiralera arte. Izena ematen dutenen artean hilaren 13an egingo da zozketa udaletxean bertan, 12:00etan eta publikoa izango da. Bertaratzen ez direnei, astelehenean bertan jakinaraziko diete mahaikide izateko aukeratuak izan direla.