EAJk EH Bilduri arduragabekeria eta «antzezpen surrealista» leporatu dizkio
Otsailaren 28ko Udalbatzaren ohiko osoko bilkuran EH Bilduk izan zuen jarrera gaitzetsi du EAJ udal gobernuko taldeak, atzo zabaldutako ohar batean. Koalizioko zinegotziak publiko artean esertzea «arduragabekeria» dela dio EAJk, eta «iraganeko jokab...
Bilkurako gai bakoitza aurrez zegozkien batzordeetan aztertuta zeudela dio EAJk, eta EH Bilduk «ekarpen bakar bat» ere ez ziela egin berorei. «Gaiak lantzeko beharra ikusten bazuten, udal gobernutik batzorde-bilera berriak egiteko aukera ere eman zitzaien, eta ez zuten eskatu. Horren ordez, antzezle papera hartzea erabaki zuten, Osoko Bilkuran udal ordezkari bezala dituzten ardurei muzin eginez», azaldu du EAJk, udal hautetsiek izenpetutako agirian.
«Errua, besteari»
Udal gaiak «behar bezala» aztertzeko eta ekarpenak egiteko «denbora eta esfortzua» eskaini behar zaiela ohartarazi du EAJk, «nahiz askotan erraza ez izan, lanari edo familiari denbora kentzea suposatzen baitu».
«Baina bakoitzak egin ez duena ezkutatzeko besteari errua botatzea ez da zilegi. Gaiak batzordeetan aztertzen dira, eta aztertzen jarraituko da. Bakoitzak ekarpenak egiteko aukera izan du, eta izaten jarraituko du».