Larraizko urteko festarako txartelak salgai dira Zaldibian
ZALDIBIA // San Pedro egunean, ekainak 29, urteroko festa eta bazkaria egingo dituzte zaldibiarrek, Larraitz gainean. 12:30ean plazatik irten, 13:00etan meza Zaldibiako jubilatuen oroimenean entzun, pasealekuan ibilaldia egin, eta 14:00etan bazkaria du...
ZALDIBIA // San Pedro egunean, ekainak 29, urteroko festa eta bazkaria egingo dituzte zaldibiarrek, Larraitz gainean. 12:30ean plazatik irten, 13:00etan meza Zaldibiako jubilatuen oroimenean entzun, pasealekuan ibilaldia egin, eta 14:00etan bazkaria dute. Otordurako txartelak aurrez erosi behar dira, Beti-Gazte jubilatu elkarteko tabernan (30 euro). Hilaren 11z geroztik salgai dira.