Starblues taldearen zuzenekoa, Ormaiztegin
Ormaiztegiko Musikale egitasmoaren barruan, astero kontzerturen bat ari dira egiten, Muxika plazan. Atzo, Starblues taldeko kideen txanda izan zen. Jon Barreros ordiziarraren taldeak bere diskoko kantak eta hainbat bertsio jo zituen, eta egindako saioarekin gustura gelditu zen Ormaiztegiko publikoa.