'Herri txiki infernu handi' saiokoak Ormaiztegin
Euskal Telebistako Herri txiki, infernu handi telebista saioak atzo ekin zion denboraldi berriari, Elizondon grabatutako saioarekin. Denboraldi honetan, Euskal Herriko hainbat herri bisitatuko dituzte, eta datozen saioetarako grabaketak egiten ari dira. Egunotan, Ormaiztegin ikusi dituzte grabaketak egiten; argazkia irakurle batek gaur goizean ateratakoa da. Hainbat bizilagunekin hitz egingo dute Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak, herriko historiaren eta kontu bitxien bila.