Bigarren urtez Garagardo Azoka egingo dute Ormaiztegin. Iaz «komertzialagoa» izan zela dio Gaizka Tena Koren elkarteko antolatzaileak. Izan ere, garagardo marka baten babesean egin zuten. Aurtengoan, «iaz ormaiztegiarrek festari harrera ona egin zio...
Bigarren urtez Garagardo Azoka egingo dute Ormaiztegin. Iaz «komertzialagoa» izan zela dio Gaizka Tena Koren elkarteko antolatzaileak. Izan ere, garagardo marka baten babesean egin zuten. Aurtengoan, «iaz ormaiztegiarrek festari harrera ona egin ziotela ikusita, beste era batera» antolatu dute eta «azoka herrikoiagoa» izango dela diote.
Ostiralean eta larunbatean egingo dute, plazako karpan. Ohiko garagardo festek hartzen dituzten garagardo eskaintzari eta jakiei, beste hainbat ekintza gehituko dizkiete Koren elkarteko kideek. Etzi gauean, Gabiriako Terra Incognita taldeak kontzertua egingo du, 22:30ean.
Larunbatean, 12:00etan, hamaiketakoa eskainiko dute doan; Ormaiztegiko odolkia banatuko dutela azaldu du Tenak. Arratsaldean talo tailerra egingo dute; 17:00etan izango da eta 20:00etan, zozketa eta sari banaketa egingo dituzte. Zozketa astean zehar tabernetan zein dendetan banatutako txartelekin egingo dute, hala, «bertako merkataritza festan inplikatu» dute.
Festa bukatu aurretik, 22:30ean, orain bi urte Ormaiztegin kontzertua eman zuen Ghoa Flamenrock taldeak joko du; «herritarrek eskatu ziguten eta lortu dugu ekartzea».
Ikasle talde batek osatzen du Koren taldea; tartean, Ormaiztegiko gazte bat dago.